Ezagutzetara itzuli

Fusio bat ez da prozesuak integratzea bakarrik

Bi erakunde batzen direnean, elkarlanean aritzeko, erabakiak hartzeko edo lana ulertzeko modu desberdinak ere elkartzen dira.




Bi erakunde batzen direnean, arreta gehiena egiturak, sistemak edo prozesuak integratzean jartzen da normalean.

Eta normala da.

Baina badago integratzen zailagoa den zerbait.

Lan egiteko moduak.

Helburuak. Harremanak. Elkarrizketak.

Azken batean, kultura.

Izan ere, bi erakunde batzen direnean, elkarlanean aritzeko, erabakiak hartzeko edo lana ulertzeko modu desberdinak ere elkartzen dira.

Eta hori guztia hor dago oraindik ere, organigrama berria definituta dagoenean ere.

Urte hauetan erakunde askorekin lan egin ondoren, gauza bat ikasi dugu: kultura partekatua ez da esfortzurik gabe sortzen.

Hitz egitea eskatzen du.

Parte-hartzea.

Eta pertsonen artean zerbait komuna eraikitzeko espazioak sortzea.

Kultura ez baita balio batzuk definitzea.

Balio horiek eguneroko jokabide eta lan egiteko modu bihurtzea baizik.

Hori izan zen, hain zuzen ere, CNTArekin abiatu genuen prozesuaren abiapuntua.

FUDin-ekin batu ondoren, argi zuten ez zela nahikoa egiturak edo prozesuak integratzea.

Erakunde berriari koherentzia emango zion kultura partekatua eraikitzea ere beharrezkoa zen.
👉 Hemen irakur dezakezu kasu osoa.

Eta lehen pertsonan entzun nahi baduzu, Maialenen eta CNTAko Pertsonen eta Talentuaren zuzendari Marta Gilen arteko elkarrizketa ere ikus dezakezu. Bertan, prozesuaz eta ikasitakoaz hitz egiten dute.

👉 Ikusi elkarrizketa.

______________________________________________

Hausnarketa hau gure dokumentuan jasotako ideia batekin lotuta dago:
"Behin eta berriz errepikatzen ikusi ditugun 18 gauza."

📥 Hemen deskarga dezakezu.