Langileei arreta txikia ematetik, horien % 40 baino gehiago egunerokoa hobetzen inplikatzera. Michelinek langileen esperientzia hobetzeko prozesu bat abiarazi zuen bere fabriketan, ekoizpenaren lehen lerroan daudenetatik hasita.
Erronka
Seinaleak agerikoak ziren: absentismo handiagoa zegoen, inplikazio txikiagoa, eta errotazio handiagoa.
Baina beste arazo zegoen oinarrian:
pertsonak ez ziren entzunak sentitzen eta ez zegoen eguneroko arazoei heltzeko benetako espaziorik.
Michelin enpresak ildo estrategiko berri bat irekitzea erabaki zuen, pertsonen esperientzia hobetzeko, Gasteizko lantegiko lehen ekoizpen-lerroko langileak abiapuntutzat hartuta.
Ekintzak
Design Thinking metodologian eta parte-hartzean oinarritutako prozesu bat diseinatu eta fazilitatu genuen, jarduketa-lerro hauekin:
- Tokiko errealitatearen diagnostikoa egitea eta estrategia globalarekin lotzea
- Prozesuaren metodologia osorik diseinatzea
- Parte hartzeko saioak fazilitatzea, lantegian bertan
- Zuzendaritza-taldeekin lerrokatzea
- Barne-komunikaziorako estrategia sortu eta hedatzea
- Barne-fazilitatzaileei prestakuntza ematea
- Inplementazio-taldeei laguntza ematea
Manahmanaren ekarpena
Ekintzetatik harago, gure zeregina baldintza egokiak sortzea izan zen, prozesuak funtzionatzeko.
Egitura ematen genien testuinguru konplexuei, eta, horretarako, eduki beharreko elkarrizketentzako testuingurua finkatu genuen.
Langileek benetan parte hartzea fazilitatu genuen, departamentu guztiak eta zuzendaritza harremanetan jarriz eta soluzioak batera eraikitzera bultzatuz.
Gainera, erabakiak ulertarazten, partekatzen eta iraunarazten lagundu genien.
Emaitzak
- Langileen % 40 baino gehiago inplikatu da prozesuan
- 13 taldek jardun dute hobekuntza errealak inplementatzen
- Aurrerapenak egin dira gai giltzarrietan, hala nola ergonomian, malgutasunean, onboardingean edo barne-komunikazioan
- Departamentuarteko enpatia handiagoa dago, liderrak hurbilekoagoak dira, eta taldeak, kolaboratiboagoak
Halako eragina izan zuen, non eredua zabaldu egin den taldearen atzerriko beste lantegi batzuetara.