Buru tekniko izatetik, koordinatzeko, erabakitzeko eta beren taldeak mugiarazteko gai diren liderrak. Egilek programa bat bultzatu zuen ekoizpen-buruen lidergoa garatzeko, helburu argi batekin: koordinazioa, konfiantza eta taldeen benetako funtzionamendua hobetzea.
Erronka
Egituran aldaketa batzuk egin ondoren, industria-inguruetan ohikoa den erronka bat zuten Egilen: pertsonek gaitasun tekniko handia zutela, baina zailtasunak zituztela taldeak lideratzeko.
Horren ondorioz, koordinazioa falta zen, zailagoa zen arloen artean lankidetzan aritzea, eta lidergoa beren gain hartzeko zalantzak zituzten.
Erronka ez zen prestakuntza puntual bat egitea, benetako garapen-prozesu iraunkor bat sortzea baizik.
Ekintzak
Lidergoa garatzeko programa bat diseinatu eta bideratu genuen, jarduketa-ildo hauekin:
- Lidergorako trebetasun giltzarrietan oinarritutako saioak, aldizka eta aurrez aurre
- Banakako saioak, ziklo bakoitzaren hasieran eta amaieran
- Egunean eguneko lanean aplikatutako saio arteko erronkak
- Taldearen benetako egoerei buruz hausnartzeko espazioak
- Bisitak beste enpresetara, begirada zabaltzeko eta ikaskuntza partekatua sortzeko
Manahmanaren ekarpena
Programa diseinatzeaz gain, prozesu osoan zehar aritu ginen enpresari laguntzen, eta egokitzapenak egin genituen behar eta aldaketa berriak sortu ahala.
Etengabe entzunez egin genuen lan, eta ikuspegia doitu genuen parte-hartzaileek benetan zer behar zuten kontuan hartuta.
Konfiantzazko saioak fazilitatu genituen mahai gainean jartzen ez diren gaiei heltzeko, eta zailtasunak ikaskuntza eta hobekuntza-proposamen bihurtu genituen.
Kontua ez zen izan formakuntza ematea, baizik eta eguneroko lanean integratutako garapen prozesu bat sortzea.
Emaitzak
- Buru teknikoek argiago eta konfiantza handiagoarekin lideratzen dute
- Koordinazio eta lankidetza handiagoa dago taldeen artean
- Taldeek harreman eta inplikazio handiagoa dute
- Ikasitakoa zuzenean aplikatzen dute egunerokotasunean
- Prozesuak denboran zehar dirau, eta benetako inpaktua du erakundean
Guretzat, Manahmana profesionaltasunaren muina da. Lan egiteko duten modu sortzaile, arin eta malguak lankidetza zintzoa dakar, zuzena, konfiantzan oinarritutakoa. Ezin deskriba daiteke haiengan dugun konfiantza.