Gure balioak
Manahmanan gure xedea da enpresak gustura lan egiteko tokiak izatea. Egokitzeko, entzuteko eta aldaketak aurrera eramateko gai diren erakundeak izatea, koherentzia galdu gabe. Izan ere, pertsonak ongi badaude, halakoa izango lana ere. Eta hortik abiatuta eraiki dugu gure lan egiteko modua.
Eskatu informazio gehiagoProfesionaltasuna
Benetan inplikatzen gara prozesu guztietan. Ez dugu pilotu automatikoan lan egiten: diseinatu, zehaztu eta lagundu egiten dugu, lanketak erakundean benetako aldaketa eragiteko.
Sinpletasuna
Zerbait konplexua bada, sinpletu egiten dugu. Zarata kentzen eta ideiak ordenatzen ditugu, eta funtsezkoari heltzen diogu.
Ausardia
Zalantzan jartzen dugu ezarritakoa, eta esperimentatuz aurkitzen ditugu lan egiteko modu erabilgarriagoak, gizatasun handiagokoak eta eraginkorragoak.
Enpatia
Benetan entzuten dugu, zer gertatzen den ulertzeko. Eta hortik abiatuta, errespetuz eta soluziorik inposatu gabe egiten dugu lan.
Manahmanan fazilitatzen adituak dira. % 100 egokitzen dira, eta trebeak direnez negozioaren egungo egoera berehala ulertzen eta soluzioak diseinatzen, change agent gisa laguntzen digu antolaera-aldaketatan. Partner giltzarria dira taldeen artean hausnartu, guztion ikuspegiak elkarlanean eraiki eta erakunde berriak finkatu behar direnean.