ARRAKASTA-KASUA CNTA

FUDin-ekin bat egin ondoren, CNTAk beste zerbait behar zuen, prozesuak integratzeaz gain: kultura komun bat eraiki behar zuen, antolaketa berriari koherentzia emateko. Parte hartzeko lan bat diseinatuz eta fazilitatuz lagundu genien prozesu horretan, kultura hori egunerokotasunean definitzeko, zehazteko eta aktibatzeko.

01

Erronka

FUDin-ekin bat egitean, CNTAk erronka giltzarri batekin egin zuen topo: ez zela nahikoa egiturak edo prozesuak integratzea, eta kultura zaindu behar zuela.

Taldeek nork bere modura ulertzen zituzten lana, balioak eta elkarlana, eta, beraz, ezin ziren behar bezala lerrokatu.

Helburua argia zen: erakunde bakoitzaren ekarpenaren garrantzia nabarmentzea, eta estrategiari eutsiko zion eta egunez egun bizi zitekeen kultura partekatu bat eraikitzea.

CNTA
02

Ekintzak

Kultura abiapuntutzat duen parte hartzeko prozesu bat diseinatu eta fazilitatu genuen, jarduketa-lerro hauekin:

  • Hasierako kultura-diagnostikoa egitea, jatorri-kulturak integratuta
  • Lortu nahi den kultura elkarlanean definitzea
  • Balioek zein portaera behagarri dituzten zehaztea
  • Sailarteko talde bat sortzea, ekintzak diseinatu eta ezartzeko
  • Proiektu-taldearekin eta zuzendaritza-batzordearekin dinamikak diseinatzea eta fazilitatzea
03

Manahmanaren ekarpena

Ekintzez gain, gure zeregina prozesu delikatu batean laguntza ematea izan zen, kultura partekatu bat eraikitzeko baldintzak finkatzeko.

Askotariko begiradak integratzeko saioak fazilitatu genituen, nortasunik galdu gabe, egiazko parte-hartzea eta batera eraikitzea bultzatuz.

Egitura eta metodoa eman genizkien, kultura ez zedin definizio bat soilik izan, baizik eta portaera eta lan egiteko modu jakin bat.

Horrez gain, taldeari laguntza eman genion prozesuak jarraitutasuna izateko eta erakundean aldaketak era naturalean sartzeko.

04

Emaitzak

  • Erakundeak kultura definituta eta partekatuta du
  • Balioak portaera zehatz bihurtu dira
  • Taldeak eta arloak askoz ere hobeto lerrokatuta daude
  • Kultura sustatzeko barneko talde bat sortu da
  • Lehen aldaketak ageriko egiten hasi dira lan egiteko eta elkarlanean aritzeko moduan

Haiekin lan egitea erraz zein aberasgarria da: lehen harremanetik bertatik konektatzen dute, entzun egiten dute, eta erakunde bakoitzaren hizkera aintzat hartzen. Beren dinamikek profil oro integratzen dute adimen eta sentiberatasunaz, eta behartu gabe goaz aurrera. Hau balioesten dugu gehien: landutakoak erabilgarritasun praktikoa duela, egunerokotasunean txertatzen delako. Ez dira nolanahiko aholkulariak: ez datozkizu zereginak ematera. Bidelagun dituzu, tresnak ematen dizkizute, eta espazioa sortzen dute, bertan zuk zeuk eraikitzeko.

Marta Gil Latorre Pertsonak & Talentua saileko zuzendaria CNTAn
Maialenek Martari egindako elkarrizketa