01 / 03 Metodologia taldearen zerbitzura
Fazilitazio esaten zaio taldeei beraien soluzioak eraikitzen laguntzen dien metodologiari —edo arteari—.
Eskatu informazio gehiago
Askotariko diziplinak —hala nola Design Thinking—, ikuspegi humanistak eta tresna bisualak integratzen ditugu, eta horrela, prozesu sendo, parte-hartzaile eta aplikagarriak diseinatzen. Ez diegu errezeta estandarrei jarraitzen. Prozesuak egokitzen ditugu, kontuan hartuz enpresa bakoitza zein unetan dagoen, nork osatzen duen eta zein errealitate bizi duen. Izan ere, askotan erakundeek ez dituzte ideia gehiago behar, eremuak, egitura eta laguntza baizik, ideia horiek ekintza bihurtzeko. Horregatik, diseinatzen ditugun prozesuek parte-hartzea, egitura eta komunikazioa uztartzen dituzte.
Parte hartzea ez da mikrofonoa irekitzea. Argi definitzea da elkarrekin zertan eta zer irizpideren arabera egingo dugun lan. Aurrera egiteko eta erabaki partekatuak hartzeko aukera ematen duten eremu egituratuak diseinatzen ditugu.
Ez dugu soluzio estandarrik aplikatzen. Prozesu bakoitza erakundearekin batera diseinatzen dugu, eta bere testuingurura, unera eta errealitatera egokitzen gara.
Eraldaketa ez da erabakiak hartzea soilik. Erabaki horiek ulertarazteko eta iraunarazteko gai izatea da. Horregatik, fazilitazio profesionala eta komunikazio estrategikoa uztartzen ditugu proiektu bakoitzean.
Fazilitatzaileen Nazioarteko Elkarteko (IAF) kideak gara.
01 / 03 Metodologia taldearen zerbitzura
Fazilitazio esaten zaio taldeei beraien soluzioak eraikitzen laguntzen dien metodologiari —edo arteari—.
Eskatu informazio gehiago
02 / 03 Erantzunak ez datoz kanpotik
Ideia arrunt baina sendo bat du abiapuntutzat: erantzunak ez datozela kanpotik, taldeen barrutik baizik.
Eskatu informazio gehiago
03 / 03 Gure lana ez da soluzioak ematea
Prozesuak diseinatzea eta gidatzea da, pertsonek parte hartzeko, elkarrekin pentsatzeko eta zentzuzko erabakiak hartzeko.
Eskatu informazio gehiago
Fazilitazioa asko balioetsitako lana da gurea bezalako erakundeetan, aukera ematen baitu lankidetza, talde-lana eta askotariko ikuspuntuak integratuz erronka edo arazo bat konpontzeko. Hasiera-hasieratik eman zidan arreta zuen dinamismoak, freskotasunak eta alaitasunak, gustura egindako lanaz gozatzeak dakarren grinak sortutakoak. Bezeroarekiko enpatia handia duzue, baita helburuak eta emaitzak jomugatik kendu gabe lan egiteko metodoak ere.