Manahbox
Zure bilerak desberdin hasteko 97 modu. Edozein bilera esperientzia ona eta gogoangarria izan dadin.
Nire MANAHBOX kutxa nahi dut
Zer da Manahbox?
97 karta dituen kutxa bat, lanean benetakoak izango diren elkarrizketak aktibatzeko.
Ezin hobea dinamika errazak, bisualak eta espontaneoak zuen egunerokotasunean txertatzeko.
Lantaldeari, enpresari edo eguneroko bizitzari buruzko galderak ditu:
sakonak batzuk, dibertigarriak beste batzuk.
Elkarrizketak hasteko, elkarren artean proiektu bat berrikusteko edo,
besterik gabe, bilera bat modu desberdinean hasteko.
Nola erabili kartak?
Ez dago MANAHBOX erabiltzeko modu bakar edo zuzenik.
Utzi jakin-minari, entzute aktiboari eta taldearekin sortzen den loturari bidea erakusten.
Kutxaren barruan QR kode bat aurkituko duzu. Bertan, txartelekin egiteko dinamika, proposamen eta ideia ugari topatuko dituzu, ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Nahi baduzu, pausoz pauso jarrai ditzakezu; edo, bestela, zure erara moldatu eta erabili.
Hemen aurkezten dizugu dinamika erraz eta sinple bat, zure hurrengo bileran praktikan jarri dezakezuna:
Nola funtzionatzen du
Karta guztiak mahai gainean edo lurrean banatu argazkiaren aldea gora begira jarriz.
Pertsona bakoitzari karta horietako bat aukeratzeko eskatuko diogu, bere momentu horretako aldartearekin lotzen duena.
Aukeratutakoan, txandaka bakoitzak bere karta erakutsi eta zergatik aukeratu duen azaltzeko eskatuko diegu.
Noiz da baliagarria?
Jendea urduri dabilela pentsatzen dugunean.
Parte-hartzaileek bileran fokua jartzeko hasieratik. Agian egunean zehar gauza asko egin dituzte eta buruan mila gauza dauzkate.
Noiz erabil dezakezu?
Erabilera erraza eta malgua du:
- Talde-bilera bat hasi aurretik – jendea martxan jartzeko.
- Pertsona berriren bat iristen denean – diskurtso deserosorik gabe aurkezteko.
- Zure lantaldeko kideekin 1:1 biltzean – berez sortzen ez diren elkarrizketak hasteko.
- Proiektu bat ixtean – bizi izandakoa eta ikasitakoa baloratzeko.
- Tentsio- edo aldaketa-uneetan – konfiantza eragiteko.
- Lantaldeen jardunaldietan edo prestakuntzetan – dinamizatzeko eta konektatzeko.
Norentzat da Manahbox?
Bere lantaldeak hobeto funtzionatzea nahi duten pertsonentzat:
- Talde liderrak Motibazio eta parte-hartze handiagoa bilatzen dutenak.
- Proiektu arduradunak Bilera arin eta biziak nahi dituztenak.
- People / Kultura / Giza Baliabideak Baliabide praktikoak behar dituztenak lankidetza eta engagementa sustatzeko.
- Jakin-mina duten pertsonak Gauzak beste era batera egin daitezkeela uste dutenak.
Zergatik sortu dugu Manahbox?
Manahmanan, lan egiteko leku eroso eta atseginak eraikitzen lagundu nahi dizuegu.
Badakigu dena ezin dela bat-batean eraldatu, baina gauza txikiren bat eginez has gaitezke:
- Ustekabeko dinamika bat
- Ilusio-izpi bat.
- Karta bat mahai gainean.
Izan ere, desberdin hastea… hobeto hastea da.