Onura azkarrak
Dinamika hauekin:
Talde osoak ahotsa izango du lehenengo minututik.
Energia eta atentzioa aktibatuko dituzu.
Pertsonen arteko konfiantza eta konexio erreala bultzatuko dituzu.
Gogoeta egiteko, etapak ixteko edo lorpenak ospatzeko aukera izango duzue.
MANAHBOX modu askotara erabili daiteke. Aurkitu zure modua! Garrantzitsuenak ez dira kartak, beraien birtartez sortuko dituzuen elkarrizketak baizik.

Nola gatoz gaur bilerara
Noiz da baliagarria?
Jendea urduri dabilela pentsatzen dugunean.
Parte-hartzaileek bileran fokua jartzeko hasieratik. Agian egunean zehar gauza asko egin dituzte eta buruan mila gauza dauzkate eta dinamika honek bileran zentratzen lagunduko die.
Nola funtzionatzen du?
Karta guztiak mahai gainean edo lurrean banatu argazkiaren aldea gora begira jarriz.
Pertsona bakoitzari karta horietako bat aukeratzeko eskatuko diogu, bere momentu horretako aldartearekin lotzen duena.
Aukeratutakoan, txandaka bakoitzari bere karta erakusteko eta zergatik aukeratu duen azaltzeko eskatuko diegu.
Galderak mugimenduan
Noiz da erabilgarria?
Parte-hartzaileak nekatuta edo energia baxuarekin ikusten badituzu, dinamika honek pertsonak asko motibatu eta pizten ditu. Gainera, elkar gehiago ezagutzera bultzatzen ditu eta interakzioa ere areagotu egiten du.
Nola funtzionatzen du?
Kartak zabaldu mahaian edo lurrean galderen aldea gora begira jarriz.
Bakoitzari galdera bat aukeratzeko eskatuko diogu.
Ondoren, gela barruan oinez ibiltzen hasteko eskatuko diegu. Musika izanez gero, musika gelditu arte, edo bestela, guk txalo egin arte.
Musika gelditu edo txalo egindakoan, alboan daukan pertsonarekin elkartu eta aukeratu duen galdera egingo dio.
Minutu batzuk egongo dira elkarrekin eta berriro prozesua hasiko da: beraien galdera eskuetan dutela oinez ibiltzen hasiko dira gelan zehar, gelditzeko seinalea entzun arte, eta, entzundakoan, beste pertsona batekin elkartuko dira.
Asko baldin bazarete 4-5 erronda egin ditzakezue. Gutxi bazarete 2-3 erronda eginda nahikoa izango da. Zuk ikusi!
Zer daramat nik bileratik
Noiz da erabilgarria?
Bilera, proiektu edo prozesu bat amaitzen dugunean, jendearen iritzia jakiteko eta egin edo ikasi ditugun gauza horiek gogorarazteko ondo datorren dinamika bat da.
Nola funtzionatzen du?
Karta guztiak irudien aldetik zabalduko ditugu mahai gainean edo lurrean.
Bileratik edo proiektutik gehien zer gustatu zaien edo zer ikasi duten ispilatzen duen argazkia aukeratzeko eskatuko diegu.
Behin argazkia aukeratuta, bakoitzak zein argazki aukeratu duen eta zerekin lotzen duen partekatuko du taldearekin.
Dinamika honetan, ez dago erantzunik. Taldekideek esaten dutena entzungo dugu beraien iritzia errespetatuz.

Hemen hasiera bakarrik daukazu.
Zure MANAHBOX-a mila dinamika aurrera eramateko erabili dezakezu.
Talde ezberdinekin momentu ezberdinak eta elkarrizketa ezberdinak sortzeko.
Gogoratu:
Karta batek oso gauza txikia dirudien arren,
botere handia izan dezake talde batean aldaketak eragiteko.