Handitu zure taldearen errendimendua, lagundu funtzionamendua optimizatzen eta eraldatu negozioaren emaitzak.
Guk lan egin dugun erakundeetako ehunka pertsonak, direla kudeatzaileak, zuzendariak edo arlo giltzarrietako buruak, beti —edo ia beti— galdera berbera egin diote beren buruari:
“Nola egingo dugu?”
“Nola osatuko dugu enpresaren emaitzekin konprometituago egongo den talde bat?”
“Nola lortuko dugu barneko nahiz kanpoko esperientzia gogoangarriak sortzea?”
“Nola hobetu dezakegu erakundearen funtzionamendua, arinagoa, eraginkorragoa eta produktiboagoa izan dadin?”
Arloan “adituak diren pertsonen” aholkularitza kontratatzen dute, lagundu diezaieten ulertzen zertan ari diren huts egiten eta taldeko kide bakoitza nola motiba dezaketen.
Team building topaketa pila bat antolatzen dituzte, makina martxan jartzeko eta negozioa, “azkenean”, lortu nahi ziren emaitzetara iristeko itxaropenarekin.
Eta, behin eta berriz ahalegindu ondoren, estrategia aldatzea eta beste bat ezartzea erabakitzen dute, baina hark ere ez die funtzionatzen.
Azkenean, gure taldera iristen dira, erantzun “zehatz” bat jasotzeko itxaropenarekin, eta harrituta geratzen dira aurkitzen dutenarekin.
Izan ere, adibide soil batekin erakusten diegu beren kezka guztientzako benetako soluzioa beren taldearen barruan dagoela, eta ez kanpoan.
Pentsa ezazu, une batez, zure erakundearen helburua etxe bat eraikitzea dela.
Taldeko kide bakoitzak trebetasun bakar eta baliotsua du: arotzak, elektrikariak, iturginak, obraburuak eta abar daude.
Eta kide guztiek dakiten arren zer egin behar duten, ez dute ulertzen gauzak ondo egiteko ezinbestekoa dela kohesionatuta lan egitea.
Horrela egiten ez badute, zoru desberdinduak izango dituzte, ura iragazten duen sabaia, gaizki jarritako hodiak eta etxe ezegonkorra, eraikiko balitz ere lehen haize-boladari eutsiko ez liokeena.
Izan ere, pertsona askok gutxietsi egiten dute taldean lan egiteak duen garrantzia, harik eta helburu handi eta iraunkorrak lortzeko modu bakarra dela ulertzen duten arte.
Gure “balizko etxearekin” gertatzen den bezala gertatzen da enpresekin ere.
Gehiago lor dezakegu elkarrekin bakarka baino.
Taldeak lankidetza, komunikazio irekia eta erantzukizun kolektiboa sustatuz bakarrik izango dira gai erakundeari eutsiko dion egitura sendo hori eraikitzeko.


Zure enpresan dagoen “eraikuntza-talde” horretako arkitektoaren parekoak gara, eta gure eginkizuna taldeari arin, eraginkortasunez eta koordinatuki integratzen laguntzea da.
Pertsonei beren helburuak lortzeko zer norabide hartu behar duten irakasteaz, barne-komunikazioa sustatzeaz eta haiekin lankidetzan aritzeaz arduratzen gara, eta beharrezko tresna eta baliabideak ematen dizkiegu, beren lana erakundearentzat ahalik eta eraginkorrena den moduan egin dezaten.
Azken batean, zure taldeari egitura sendo eta eraginkorra eraikitzen laguntzeaz arduratzen gara, ezegonkortu nahi duen barneko nahiz kanpoko edozein faktoreri aurre egiteko gai izango dena.
Fazilitazioa taldea ardatz hartzen duen ikuspegia da, pertsonei laguntzen diena elkarren artean eraginkortasunez lankidetzan aritzen, erabaki adostuak hartzen eta helburu erkideak lortzen.
Komunikazio irekia, asertibitatea eta erantzukizun kolektiboa erabiltzen ditugu, erakundeei beren barne-erronketarako soluzioak aurkitzen laguntzeko.
Modu horretan laguntzen diegu enpresei aurrera egitea eta beren helburuak lortzea galarazten dieten oztopo guztiak gainditzen.
Aurrean dituzun erronkak identifikatzen ditugu, zuretzako planteamendu metodologiko espezifiko bat diseinatzen dugu eta hasieratik bukaerara martxan jartzen laguntzen dizugu.
Zerbitzu honetan, espero dituzun emaitzak epe jakin batean lortzeko aukera emango dizuten espazioak eraikitzen lagunduko dizugu eta, gainera, esperientzia pertsonalizatuak diseinatuko ditugu.
Esperientzia horiekin, zure taldea gai izango da gelditzeko, hausnartzeko eta ematen duen benetako balioa zenbaterainokoa den jakiteko.
Horrela, ikuspegia zabaltzea lortuko dute, erakundearekin bat etorriko dira eta gainerako taldeen norabide berean egingo dute lan.
Lan egiteko modua aldatu nahi duen eta kultura arinagoa eta kolaboratzaileagoa eraiki nahi duen enpresa bazara, lehendik daukazun taldearen laguntza jaso ahal izango duzu hori lortzen lagunduko dizun ibilbide-orria diseinatzeko.
Modalitate horrekin, zure taldeko pertsonak prozesuen fazilitatzaile bihurtuko dira, eta gai izango dira enpresari hazten eta norabide egokian aurrera egiten lagunduko dioten esperientziak gidatzeko eta diseinatzeko.
Behar dituzun tresna eta teknikak eskainiko dizkizugu, zure fazilitatzaile- eta lidergo-trebetasunak gara ditzazun, eta erakundea bultzatu eta bere jarduna hobetzeko motiba dezazun.
Zuzendaritza-karguak dituzten pertsonak, liderrak edo proiektu-koordinatzaileak negoziorako soluzio eraginkorrak, azkarrak eta garrantzitsuak aurkitzeaz soilik ardura daitezen eskaintzen dugu zerbitzu hau.
Izan ere, ez dute arduratu beharko bileretan giro parte-hartzaileagoa eta motibatzaileagoa sortzeaz, taldeko kide guztiak animatzeko.
Bilera eraginkorrak diseinatzeko dugun esperientziaz eta gaitasunaz fidatzen bazara, denbora eta esfortzu asko aurreztuko duzu xehetasunak planifikatzeko orduan, eta gustatzen zaizkizun eginkizunetan soilik jardun ahal izango zara.
Eta, hala ere, harrituta utziko duzu zure taldea parte-hartze aktiboa eta ikuspegi desberdinen integrazioa sustatuko dituzten lan-dinamika berritzaileekin, eta kokreaziorako giro erosoa eta egokia sortuko duzu.

Mikel Herrera Isasi │ Sdko kudeatzailea / Giza Baliabideen Garapena eta Estrategia VOLKSWAGEN
Enpresei sormena, berrikuntza eta barne-komunikazioa sustatuko dituzten proiektuak garatzen laguntzeko asmoz sortu genuen Manahmana.
8 urte igarota eta zer egiten genuen sakon aztertu ondoren, ohartu ginen gure egitekoa ez zela negozioei beren helburuak lortzeko “formula” ematea, beren soluzioak aurkitzen laguntzea baizik:
- Erabaki hobeak hartzeko.
- Erakundearen barruan entzute aktiboa sustatzeko.
- Barne-prozesuak eraldatzeko beren balioekin bat etorri arte.
- Komunikazio-kanal eraginkorragoak diseinatzeko.
- Kohesionatuta lan egitearen garrantzia ulertzeko.
- Lan-ingurune fidagarria, komunikatzailea eta zintzoa sortzeko.


Harrezkero, Fazilitatzaileen Nazioarteko Elkarteko (IAF) kide aktiboak gara, eta enpresei (eta beren taldeei) laguntzen diegu beren enpresa-helburuak lortzera norabide egokian eramango dituzten elementuak identifikatzen.
Egia esan, 15 urte baino gehiago daramatzagu lan honetan eta, kontuan hartuta zenbat gustatzen zaigun enpresei hazten laguntzea beren giza talentua indartuz, zurekin partekatu nahi dugu nola egiten dugun.

Hala bada, hemen aurkituko dituzu doako baliabide batzuk, zure taldearen emaitzak indartzeko lehen urratsak egiten lagunduko dizutenak.