MANAHBOX
Zure bilerak desberdin hasteko 97 modu
Edozein bilera esperientzia ona eta gogoangarria izan dadin.
Prezioa: 59 € (BEZ barne)
Nire MANAHBOX kutxa nahi dut*Euskal Autonomia Erkidegoan osoki diseinatu eta ekoitzia, Manahmana-k sortutako edukiarekin.
Zer da MANAHBOX?
97 karta dituen kutxa bat, lanean benetakoak izango diren elkarrizketak aktibatzeko
Ezin hobea dinamika errazak, bisualak eta espontaneoak zuen egunerokotasunean txertatzeko.
Lantaldeari, enpresari edo eguneroko bizitzari buruzko galderak ditu: sakonak batzuk, dibertigarriak beste batzuk.
Elkarrizketak hasteko, elkarren artean proiektu bat berrikusteko edo, besterik gabe, bilera bat modu desberdinean hasteko.

Noiz erabil dezakezu?
Erabilera erraza eta malgua du:
Talde-bilera bat hasi aurretik – jendea martxan jartzeko.
Pertsona berriren bat iristen denean – diskurtso deserosorik gabe aurkezteko.
Zure lantaldeko kideekin 1:1 biltzean – berez sortzen ez diren elkarrizketak hasteko.
Proiektu bat ixtean – bizi izandakoa eta ikasitakoa baloratzeko.
Tentsio- edo aldaketa-uneetan – konfiantza eragiteko.
Lantaldeen jardunaldietan edo prestakuntzetan – dinamizatzeko eta konektatzeko.
Hemen aurkezten dizugu dinamika erraz eta sinple bat, zure hurrengo bileran praktikan jarri dezakezuna:
Nola gatoz gaur bilerara?
Nola funtzionatzen du:
Karta guztiak mahai gainean edo lurrean banatu argazkiaren aldea gora begira jarriz.
Pertsona bakoitzari karta horietako bat aukeratzeko eskatuko diogu, bere momentu horretako aldartearekin lotzen duena.
Aukeratutakoan, txandaka bakoitzak bere karta erakutsi eta zergatik aukeratu duen azaltzeko eskatuko diegu.
Noiz da baliagarria?
– Jendea urduri dabilela pentsatzen dugunean.
– Parte-hartzaileek bileran fokua jartzeko hasieratik. Agian egunean zehar gauza asko egin dituzte eta buruan mila gauza dauzkate.
Norentzat da MANAHBOX?
Bere lantaldeak hobeto funtzionatzea nahi duten pertsonentzat:
+ Talde liderrak
Motibazio eta parte-hartze handiagoa bilatzen dutenak.
+ Proiektu arduradunak
Bilera arin eta biziak nahi dituztenak.
+ People / Kultura / Giza Baliabideak
Baliabide praktikoak behar dituztenak lankidetza eta engagementa sustatzeko
+ Jakin-mina duten pertsona pertsonak
Gauzak beste era batera egin daitezkeela uste dutenak.

Zergatik sortu dugu Manahbox?
Manahmanan-n, lan egiteko leku eroso eta atseginak eraikitzen lagundu nahi dizuegu.
Badakigu dena ezin dela bat-batean eraldatu, baina gauza txikiren bat eginez has gaitezke:
Ustekabeko dinamika bat
Ilusio-izpi bat.
Karta bat mahai gainean.
Izan ere, desberdin hastea… hobeto hastea da.
Zure eskaeran hau sartzen da:
Prezioa: 59 € (BEZ barne)
Tokiko produktua: ideia eta edukia Manahmana-renak dira; Euskadin diseinatua eta ekoitzia.
Barkatu, oraindik ez dizugu esan nor garen?
Aitor eta Maialen gara
Enpresei sormena, berrikuntza eta barne-komunikazioa sustatuko dituzten proiektuak garatzen laguntzeko asmoz sortu genuen Manahmana.
8 urte igarota eta zer egiten genuen sakon aztertu ondoren, ohartu ginen gure egitekoa ez zela negozioei beren helburuak lortzeko “formula” ematea, beren soluzioak aurkitzen laguntzea baizik:
Erabaki hobeak hartzeko.
Erakundearen barruan entzute aktiboa sustatzeko.
Barne-prozesuak eraldatzeko beren balioekin bat etorri arte.
Komunikazio-kanal eraginkorragoak diseinatzeko.
Kohesionatuta lan egitearen garrantzia ulertzeko.
Lan-ingurune fidagarria, komunikatzailea eta zintzoa sortzeko.

Baina ez gaude gu bakarrik, talde zoragarri bat daukagu:












