Behin arduradunek gertutasuna eta konfiantza oinarri hartuta lideratzen ikastean, hobeto funtzionatzen duten taldeak.
Enpresa askorena den erronka
“Nire enpresan, taldeko arduradunak bikainak dira alderdi teknikotan… hein txikiagoan, ordea, giza alderdietan. Zailtasunak dituzte pertsonak lideratzeko, talde konektatuak sortzeko edo haien artean elkarlanean aritzeko.”
Halako zerbait gertatzen al zaizue?
Enpresa industrial askoren erronka da hori. Kontua ez da gaitasunik ez dutela, baizik eta tresnak, espazioak eta aginpidea era kontzientean garatzea falta zaizkiela.
Eta hori aldatzean, dena aldatzen da.


Irudikatu hau
Demagun arduradunek…
Badakitela elkarlanean eta konfiantzaz jarduteko taldeak sortzen
Ikuspegi berarekin bat eginda dihardutela, eta ez nor bere aldetik
Eginkizunari ilusioz, argitasunaz eta helburu jakin batez heltzen diotela
Enpresa hobeto ibiltzen laguntzen dutela
Hori ari da gertatzen Egilen, eta horren berri eman nahi dizugu.
Egile kasua – Nola hasi zen dena
Dagoeneko jardunak ginen Egilerekin elkarlanean. Egitura-aldaketa batzuk egin ondoren jarri ziren gurekin harremanetan. Beste zerbait eskaini nahi zieten beren ekoizpen-agintedunei, ez “prestakuntza” bakarrik. Eraldatzailea zen zerbait nahi zuten.
Horrela sortu zen jada 2 urtez dirauen eta 16 pertsona inplikatu dituen programa hau. Ibilbide arras bizi, gizatiar eta eraginkor hau.

Zer egingo dugu programan?
Lidergorako funtsezko trebetasunei buruzko saioak, erakundearen balioekin lotutakoak, hilero eta aurrez aurre
Helburu pertsonalak zehazteko eta aurrerapenak berrikusteko banakako saioak, ikastaro bakoitzaren hasieran eta amaieran
Txangoak beste enpresetara, inspiratzeko, begirada zabaltzeko eta beste agintedunekin harreman-sarea osatzeko
Egunerokotasunean zuzenean aplikatzen diren saio arteko erronkak
Txangoak beste enpresetara, inspiratzeko, begirada zabaltzeko eta beste agintedunekin harreman-sarea osatzeko
Eta espazio handia eman, benetan axola duen hori hizpide izateko
Saioek aparteko energia eta motibazioa dakarte; parte-hartzaileak beti ateratzen dira konektatuta, eskerdun eta hazteko gogoz.
Hemen ikus dezakezu bi parte-hartzaileren (Gaizka eta Gorkaren) testigantza:
Gure gakoa, bideratzaile gisa
- Programaren garapena elkarrekin eraikitzen dugu, etengabe entzunez: zerk balio dien, zerk ez, zer behar duten unean bertan.
- Badakigu lerroartean irakurtzen: gertatzen ari den zerbaiti buruz hitz egin behar bada, plana aldatzen dugu, eta horri heltzen diogu.
- Beraiekin aztertzen ditugu erakunde-inkoherentziak ere, eta lagundu egiten dugu hobetzeko proposamen bihurtzen.
Ez da prestakuntza bakarrik. Laguntza, zentzua eta elkarrenganako konpromisoa da.
“Manahmana, guretzat, profesionaltasunaren muina da.
Bestela esanda, profesionaltasun handiko jardun horretan, gure kulturarantz duten joerak eta ingurukoekiko duten gizatasunak haien kemenaren erakusgarri dira.
Halako freskotasuna eta sentiberatasuna dario lan egiteko duten modu sortzaile, arin eta malgu horri, non lankidetza zintzo, zuzen eta apala baitakarren.
Ezin deskriba daiteke haiengan dugun konfiantza.”
Miren Alba
Pertsonen Garapenerako Zuzendaria EGILEn

Eta zuk, zer landu nahi duzu zure agintedunekin?
Zuk ere izan dezakezu honetarako gai den arduradun-talde bat:
Beren taldeekin harmonian lan egiteko
Haien artean elkarlanean aritzeko, konfiantzatik abiatuta
Konpromisoa, partaidetza eta benetako emaitzak sortzeko
Kontaiguzu zure istorioa. Atsegin handiz entzungo dugu, eta elkarrekin aztertuko dugu nola lagun diezazukegun.
Honi buruz hitz egin nahi dut