Manahbox

Pertsonek entzunak direla sentitzean, dena aldatzen da.

“Azkenaldian, enpresan jada ez dugu aurreko giro bera… Absentismo handiagoa dago, inplikazio txikiagoa, gora egin du errotazioak… baina ez dakigu zer ari den zehazki gertatzen, eta nola heldu beharko geniokeen.”

Ezaguna egiten al zaizu?

Ez da soilik zure erakundearen kontua: egun, enpresa industrial askok erronka handi bat dute aurrean. Pertsonek ez dute jada lanarekin modu berean konektatzen. Baina hori ez dute inkestek edo formakuntzek soilik konponduko: beste zerbait behar da. Benetan entzutea. Espazio berriak sortzea. Hasieratik bertatik inplikaraztea.

Cuando las personas se sienten escuchadas, todo cambia
Imagina el cambio

Irudikatu aldaketa


Demagun, fabrika batean:

Arazoei lankidetzan eta era eraginkorrean heltzen zaiela

Inplikazio gero eta handiagoa dagoela, egunerokotasuna benetan ari delako hobetzen

Michelinen duela hiru urte ekin zioten bide horri. Eta hau gertatu zen:

Michelinen duela hiru urte ekin zioten bide horri. Eta hau gertatu zen:

Michelin Gasteiz kasua – Benetako inspirazioa

Grupo Michelin enpresak ildo estrategiko berri bat irekitzea erabaki zuen, bere lantegietako langileen esperientzia hobetzeko, ekoizpenaren lehen lerroan dauden pertsonak abiapuntutzat hartuta.
 
Zergatik? Ezinbestekoak direlako. Haien eguneroko bizitzak zuzenean eragiten diolako azken produktuari. Eta haien arazoak eta errealitatea inork ulertzen ez zituela sentitzen zutelako.

Hala, pilotu bat sortu zen Gasteizko lantegian (3.500 pertsona), ideia argi baten lelopean.

Entzutea, prototipoak egitea, inplementatzea eta eraldatzea.

Design Thinking-a eta fazilitazioa erabiltzea, aldaketa eragiteko.

Emaitza hau izan du:

Langileen % 40k baino gehiagok hartu du parte

Hobekuntza errealak inplementatzeko 13 talde sortu dira

Hainbat gai ari dira lantzen, hala nola ergonomia, malgutasuna, langile berrien harrera eta prestakuntza, barne-komunikazioa…

Barne-enpatia sortu da, lidergoak gizatasun handiagoa du, eta taldeek bizitasun eta lankidetzarako joera handiagoa dute.

Halakoa izan da emaitza, non Michelinen egoitza nagusiak (Clermont-Ferrand) eredua estandarizatzeko eskatu baitzigun, atzerriko beste lantegi batzuetara zabaltzeko.

Web-mintegian ikus ditzakezu Delphine Girault (Group Employee Experience Zuzendaria, Michelin) eta Iñigo Reyes (Manufacturing Employee Experience, Michelin Gasteiz) esperientzia hori nola bizi izan duten azaltzen:

Gure eginkizuna, honetan guztian

Manahmanakook bertan izan ginen, hasiera-hasieratik. Ekarpen hauek egin genizkien:

Errealitate lokal eta globalaren sakoneko diagnostikoa egitea

Zuzendaritza-taldeekin estrategikoki lerrokatzea

Inplementatzaileei etengabeko laguntza ematea

Metodologia osorik diseinatzea, Design Thinking-en arabera

Barne-komunikaziorako estrategia sortu eta egikaritzea

Parte hartzeko guneak ezartzea, lantegian bertan

Inplementatzaileei etengabeko laguntza ematea

Barne-bideratzaileei prestakuntza ematea

Eta aldaketaren gako izan ziren hainbat ukiezin

Eta orain, zergatik ez zuk?

Michelinek horretan badihardu, zuk ere egin dezakezu.

Gizatasun eta bizitasun handiagoa duen eta kontektatuago dagoen kultura baterantz jotzea, posible izan baino, beharrizana da. Eta hau da onena: pixkanaka has zaitezkeela, ekintza oso zehatzekin.

Aztertuko al dugu zein aukera dauden?

Idatziguzu, konpromisorik gabe. Manahmanakooi atsegin emango digu gure esperientzia partekatzeak, eta batera eraiki ahal izango genukeena irudikatzen laguntzeak.

 Edo, besterik gabe, idatzi hemen eta kafe birtual bat hartuko dugu.