Beren taldea ahalik eta gehien indartu nahi duten enpresetan lan prozesuak, eraldaketa eta hazkundea bultzatzen ditugu
Jakin nahi al duzu zer egin zure enpresako pertsonak enpresarekin, kohesionatuago eta konprometituago senti daitezen? Jarraitu irakurtzen!
Enpresa bateko giza talentua ez denean proiektuaren emaitzekin inplikatzen, erakundeek arrazoia honako hauetako bat dela onartu ohi dute:
- Gaikuntzarik eza
- Pizgarririk eza
- Jarrera-arazo bat
Pertsonak ez dira gai elkarlanean aritzeko eta ez dute ahalegintzeko helburu erkiderik aurkitzen. Hori dela eta, lan-giroa gaiztotu egiten da, eta negozioaren emaitzak espero zenetik urrundu.
Izan ere, enpresa arrakastatsuen giltzarria, gehienetan, taldean egoten da.
Helburua ez da merkatu-kuota handiena edo eskaintza erakargarriena edukitzea edo sektorean urte-kopuru handiena eramatea.
Sormena, berrikuntza eta konpromisoa sustatzen dituen lan-giro produktibo eta atseginean integratutako taldea edukitzea da helburua.
Erakunde batek bere giza talentuaren balioa aitortzen duenean, beraren inplikazio-maila honako hauek handitzen diren maila berean handitzen da:
Negozioaren errentagarritasuna
Bezeroen gogobetetasuna
Eta hori da Manahmanaren xedea: enpresei, multinazionalei, elkarteei eta erakunde publikoei lan-kultura produktibo, zoriontsu eta eraginkorrak sortzen laguntzea.
Lehendik dituzten talentuak ahalik eta gehien indartzen irakatsiz.
Gure lana pertsonei, taldeei eta erakundeei beren banakako trebetasunak indar kolektibo bihurtzeko zer egin behar duten irakastea da.
Indar kolektibo horrek asertibitatez komunikatzen lagunduko die, gatazkei soluzioa emateko eta negozioaren barneko edo kanpoko erronkak gainditzeko. Hala, modu kohesionatuan lortuko dituzte helburuak.
Taldeen parte-hartze aktiboan eta autokudeaketan sinesten dugu, enpresa-kultura biziagoa, kolaboratiboagoa eta eraginkorragoa eraikitzeko.
Eta ziur gaude ezinezkoa dela denentzat balio duen “errezeta magiko bat” erabiltzea.
Horregatik, pertsonen balioaz eta ezagutzaz baliatzen gara beren enpresak eralda ditzaten eta, beren kabuz, berentzako “formula” egokiena aurki dezaten.
Gure proiektua enpresei hazten laguntzeko asmoz sortu zen, sormena, berrikuntza eta barne-komunikazioa sustatuz helburu hauek lortzeko:
- Erabaki hobeak hartzeko.
- Erakundearen barruan entzute aktiboa sustatzeko.
- Barne-prozesuak eraldatzeko beren balioekin bat etorri arte.
- Komunikazio-kanal eraginkorragoak diseinatzeko.
- Kohesionatuta lan egitearen garrantzia ulertzeko.
- Lan-ingurune fidagarria, komunikatzailea eta zintzoa sortzeko.
Kirol-entrenatzailearen kasuan bezala, ezin dugu guk “maratoia” egin gure bezeroen ordez.
Guk egin dezakeguna da lehiatzeko behar dituzten tresnak eman, helmugara “errazago” eramango dituen ibilbide-orria erakutsi eta helmuga zeharkatzeko behar duten konfiantza eman.
Bidean gidatu eta motibatuko zaitugu eta lagundu egingo dizugu, lasterketa hau eta ondorengo guztiak irabaz ditzazun.
Bazkide sortzailea eta fazilitatzailea
Talde bakoitzaren “makineria” egituratzea, lurreratzea eta abian jartzea da beraren egitekoa.
“Eginez” eraiki, antolatu eta ikasten duen pertsona da.
Gozatu egiten du sozializatuz, jendea ezagutuz eta asko irakurriz, batez ere Virginia Woolf-en Dalloway andrea irakurriz.
Uste du “bizitza gozatzeko dela, bizitzan egiten duguna garela, eta bizitzan egiten dugun hori nola egiten dugun dela garrantzitsuena.”
Bazkide sortzailea eta fazilitatzailea
Gozatu egiten du inguruko pertsonei entzuten, David Bowieren disko bat balitz bezala.
Aspergarria dibertigarri bihurtzen du eta gai da proiektu bakoitzean duen ilusioa jende guztiari kutsatzeko.
Xehetasunen diseinua eta arreta baloratzen ditu, ekintza bakoitzak ukitu berezia izan dezan.
Eta ziur dago konfiantza dela gatazken irtenbiderik onenak aurkitzeko oinarria.
Fazilitatzailea
I Want To Know What Love Is (Foreigner) abestiaren erritmoan, gauza txikien balioa aurkitzen dakien pertsona da.
Ausarta eta grinatsua da, eta gauza berriak ikasteko irrikaz dago beti, eta ilusio berarekin heltzen die proiektu berri guztiei.
Aditua da egiten duen guztiari energia, gogoa eta berotasuna jartzen, eta guri poz ematen digu hori ikusteak.
Komunikazio-arduraduna
Hiru hitz hauek definitzen dute ongien: konpromisoa, gogoa eta grina.
Proiektu guztiei heltzeko erabiltzen dituen energia, konfiantza eta poztasuna bere inguruko pertsonen onena ateratzeko duen trebetasuna bezain naturalak dira.
Beraren esanetan, San Francisco da mundu osoan gehien gustatzen zaion lekua, baina guk uste dugu Manahmana dela; izan ere, ez da inoiz aspertzen hona etortzeaz gauza berriak sortzera.
Ikus-entzunezko komunikatzailea
Bidezidorretan korrika egitea maratoiak egitea baino gehiago gustatzen zaion arren, inspiratu egiten gaitu profesionalki hazten jarraitzeko, ideia berriak proposatzeko eta ideia horiek zalantzarik gabe gauzatzeko duen trebetasunarekin.
Trail running egitea adina gustatzen zaio ikus-entzunezko komunikazioa, eta naturala da; izan ere, berezkoa du oztopoak gainditzeko eta oztopoak izan arren handitzeko talentua.
Fazilitatzaileen Nazioarteko Elkarteko (IAF) kideak gara, eta gure helburua da enpresei (eta beren taldeei) beren enpresa-helburuak lortzera norabide egokian eramango dituzten elementuak identifikatzen laguntzea.
Rosa Pintado │ Danone Iberia Learning Lead, Human Resources, IBERIA DANONE
Deskargatu gure doako baliabide batzuk eta egin zure taldearen emaitzak indartzeko lehen urratsak.