Etorkizuneko erronkei aurre egiteko,  zure erakundearen lan egiteko modua  nola hobetu dezakezun jakin nahi duzu?

Ezagutu gure bost zerbitzuak

01

Zein da zure enpresaren NORTASUNA?

Garatu zure erakundearen kultura eta balioak

02

Eraiki zure erakundearen IPARRORRATZA

Hausnarketa estrategiko parte-hartzaileak

03

Talde GELDIEZINAK

Taldeen eraginkortasuna eta produktibitatea landu

04

360º LIDERRAK

Lider fazilitatzaileen prestakuntza

05

Bilera ERAGINKORRAK

Aurkitu zure bileren helburua

Nola lagun zaitzakegu?

Guk lan egin dugun erakundeetako ehunka pertsonak, direla kudeatzaileak, zuzendariak edo arlo giltzarrietako buruak, beti —edo ia beti— galdera berbera egin diote beren buruari:

“Nola egingo dugu?”

“Nola osatuko dugu enpresaren emaitzekin konprometituago egongo den talde bat?”

“Nola lortuko dugu barneko nahiz kanpoko esperientzia gogoangarriak sortzea?”

“Nola hobetu dezakegu erakundearen funtzionamendua, arinagoa, eraginkorragoa eta produktiboagoa izan dadin?”

Orduan, ekintzak inplementatzen hasten dira, erantzun egokia aurkitzen lagunduko dietelakoan:

Arloan “adituak diren pertsonen” aholkularitza kontratatzen dute, lagundu diezaieten ulertzen zertan ari diren huts egiten eta taldeko kide bakoitza nola motiba dezaketen.

Hainbat eta hainbat azterlan eta txosten idazten dituzte, ikusteko moduko helburuak ezartzeko eta lan-prozesuen arintasuna oztopatzen duten “hobetu beharreko puntuak” aurkitzeko.

 Team building  topaketa pila bat antolatzen dituzte, makina martxan jartzeko eta negozioa, “azkenean”, lortu nahi ziren emaitzetara iristeko itxaropenarekin.

Eta, behin eta berriz ahalegindu ondoren, estrategia aldatzea eta beste bat ezartzea erabakitzen dute, baina hark ere ez die funtzionatzen.

Azkenean, gure taldera iristen dira, erantzun “zehatz” bat jasotzeko itxaropenarekin, eta harrituta geratzen dira aurkitzen dutenarekin.

Izan ere, adibide soil batekin erakusten diegu beren kezka guztientzako benetako soluzioa beren taldearen barruan dagoela, eta ez kanpoan.

Pentsa ezazu, une batez, zure erakundearen helburua etxe bat eraikitzea dela.

Taldeko kide bakoitzak trebetasun bakar eta baliotsua du: arotzak, elektrikariak, iturginak, obraburuak eta abar daude.

Eta kide guztiek dakiten arren zer egin behar duten, ez dute ulertzen gauzak ondo egiteko ezinbestekoa dela kohesionatuta lan egitea.

Horrela egiten ez badute, zoru desberdinduak izango dituzte, ura iragazten duen sabaia, gaizki jarritako hodiak eta etxe ezegonkorra, eraikiko balitz ere lehen haize-boladari eutsiko ez liokeena.

Izan ere, pertsona askok gutxietsi egiten dute taldean lan egiteak duen garrantzia, harik eta helburu handi eta iraunkorrak lortzeko modu bakarra dela ulertzen duten arte.

Gure “balizko etxearekin” gertatzen den bezala gertatzen da enpresekin ere.

Gehiago lor dezakegu elkarrekin bakarka baino.

Taldeak lankidetza, komunikazio irekia eta erantzukizun kolektiboa sustatuz bakarrik izango dira gai erakundeari eutsiko dion egitura sendo hori eraikitzeko.

Agian horrela argiago izango dituzu gauzak, eta galdera bakarra buruan:

Zer eginkizun du Manahmanak prozesu honetan?

img-aquitecto-somos-servicios

Zure enpresan dagoen “eraikuntza-talde” horretako arkitektoaren parekoak gara, eta gure eginkizuna taldeari arin, eraginkortasunez eta koordinatuki integratzen laguntzea da.

Pertsonei beren helburuak lortzeko zer norabide hartu behar duten irakasteaz, barne-komunikazioa sustatzeaz eta haiekin lankidetzan aritzeaz arduratzen gara, eta beharrezko tresna eta baliabideak ematen dizkiegu, beren lana erakundearentzat ahalik eta eraginkorrena den moduan egin dezaten.

Azken batean, zure taldeari egitura sendo eta eraginkorra eraikitzen laguntzeaz arduratzen gara, ezegonkortu nahi duen barneko nahiz kanpoko edozein faktoreri aurre egiteko gai izango dena.

Eta guk egiten dugunaren izena “fazilitazioa” da

Fazilitazioa taldea ardatz hartzen duen ikuspegia da, pertsonei laguntzen diena elkarren artean eraginkortasunez lankidetzan aritzen, erabaki adostuak hartzen eta helburu erkideak lortzen.

Komunikazio irekia, asertibitatea eta erantzukizun kolektiboa erabiltzen ditugu, erakundeei beren barne-erronketarako soluzioak aurkitzen laguntzeko.

Modu horretan laguntzen diegu enpresei aurrera egitea eta beren helburuak lortzea galarazten dieten oztopo guztiak gainditzen.

“Fazilitatzeko lana asko estimatzen da gure erakundean eta antzekoetan; izan ere, lankidetza, talde-lana eta erronka edo arazo bat konpontzeko ikuspegi desberdinak erabiltzea sustatzen du. Hasiera-hasieratik atentzioa eman zidaten zuen dinamismoak, freskotasunak eta pozak, gogoko duzuen lanaz gozatzeko grinak ematen dizkizuenak. Enpatia handia duzue bezeroarekin, eta helburua eta emaitzak xede hartuta lan egiten laguntzen dizue daukazuen metodoak”.

Mikel Herrera Isasi  │ Sdko kudeatzailea / Giza Baliabideen Garapena eta Estrategia VOLKSWAGEN

Barkatu, oraindik ez dizugu esan nor garen?

Aitor eta Maialen gara

Enpresei sormena, berrikuntza eta barne-komunikazioa sustatuko dituzten proiektuak garatzen laguntzeko asmoz sortu genuen  Manahmana. 

Erabaki hobeak hartzeko.

Erakundearen barruan entzute aktiboa sustatzeko.

Barne-prozesuak eraldatzeko beren balioekin bat etorri arte.

Komunikazio-kanal eraginkorragoak diseinatzeko.

Kohesionatuta lan egitearen garrantzia ulertzeko.

Lan-ingurune fidagarria, komunikatzailea eta zintzoa sortzeko.

SomosAitorMaialen

Eta orduan jakin genuen lan egiteko modu horri “fazilitazio” esaten zaiola.

Harrezkero, Fazilitatzaileen Nazioarteko Elkarteko (IAF) kide aktiboak gara, eta enpresei (eta beren taldeei) laguntzen diegu beren enpresa-helburuak lortzera norabide egokian eramango dituzten elementuak identifikatzen.

Egia esan, 15 urte baino gehiago daramatzagu lan honetan eta, kontuan hartuta zenbat gustatzen zaigun enpresei hazten laguntzea beren giza talentua indartuz, zurekin partekatu nahi dugu nola egiten dugun.

Gustatuko al litzaizuke zure enpresa izatea  errentagarritasuna, produktibitatea eta langileen eta bezeroen zoriona izugarri handituko dituen hurrengoa? 







    Hauek guztiek konfiantza dute gugan:

    Oraindik ez al daukazu argi?

    Hala bada, hemen aurkituko dituzu doako baliabide batzuk, zure taldearen emaitzak indartzeko lehen urratsak egiten lagunduko dizutenak.

    Gustatzen zait ideia. Erakutsi baliabide horiek.