Ba al dakizu zenbat denbora, diru eta ahalegin aurreztu dezakezun zure enpresan norabide berean bultzatzen duen eta helburu berak dituen talde kohesionatu bat edukiz gero?
Erakutsiko dizugu nola

Zure enpresako gauzarik garrantzitsuena pertsonak direla sinesten baduzu, eta beren talentua indartuz zure enpresako helburuak lortu eta emaitzak eraldatu nahi badituzu, leku egokira etorri zara.
Izan ere, munduan bi enpresa-mota daude:
Enpresa batzuetan, prozesuak aurrera ateratzen dira naturaltasunez, taldeek harmonian egiten dute lan, eta denbora, diru eta energia kantitate zentzugaberik inbertitu gabe lortzen dituzte helburuak.
Beste enpresetan, berriz, aldiro-aldiro berrikusi behar izaten dute estrategia, inplementatzen duten ezerk ez duelako behar bezala funtzionatzen.
Hauxe da bi enpresa-mota horien arteko aldea: lehenengoak taldea osatzen duten kideen garapenaz eta etengabeko hobekuntzaz arduratzen dira, eta bigarrenak, aldiz, besoak gurutzatuta geratzen dira berandu izan arte eta proiektuak porrot egin arte.
Izan ere, erakunde arrakastatsuenen sekretua erloju suitzar baten funtzionamenduaren atzean dagoen berbera da
Pieza bakoitza kontu handiz diseinatu da eginkizun jakin bat betetzeko eta helburu erkide bat lortzeko:
Denbora doitasunez neurtzea.
Osagaiek harmonian lan egingo ez balute, akatsek funtzionamendua aldatuko lukete, eraginkortasuna murriztuko litzateke eta erlojuak ez luke behar bezala funtzionatuko.
Garrantzitsua ez da elementu bakoitzaren kalitatea, elementu guztiak elkarlanean aritzea baizik, erlojuak bere egitekoa bete dezan.
Printzipio bera aplikatzen da enpresetan. Ez da nahikoa enpresetako profesionalak “goi-mailakoak” izatea, baldin eta taldean elkar ulertzea lortzen ez badute.
Arazoak sortzen hasten dira, jendea norabide desberdinetan lan egiten hasten da eta helburuak lorrezinak bihurtzen dira.


Izan ere, enpresarentzat talde sendoa, koordinatua eta elkarlanean aritzen dena edukitzea erlojuarentzat engranaje multzoa edukitzea bezala da.
Ez da enpresako profesionalen trebetasunen batura, norabide berean lan egiten duten talentu horien guztien konbinazioa baizik. Eta konbinazio horri esker:
Pertsona bakoitzak bere funtzioa identifikatzen du eta badaki nola egokitu gainerakoak oztopatu gabe.
Kide bakoitzak soluzioak ematen ditu eta gainerakoekin harmonian moldatzen da.
Erronkak elkarrekin gainditzen dira, helburu bakar batekin: negozioak arrakasta lortzea.
Horrek eraginkortasun, produktibitate eta errentagarritasun handiagoa dakar enpresarentzat
Ez delako profesional berri -eta desberdin- gehiagotan inbertitzea, baizik eta taldea osatzen duten pertsonek dagoeneko dituzten ezagutza eta trebetasunetatik ahalik eta etekin handiena ateratzea.”
Horren ondorioz, enpresak eraginkortasun, produktibitate eta errentagarritasun handiagoak izango ditu.
Kontua ez da profesional berrietan —eta desberdinetan— gero eta gehiago inbertitzea, taldea osatzen duten pertsonen ezagutza eta trebetasunei ahalik eta probetxu handiena ateratzea baizik.
+ Lerrokatzea
Pertsona bakoitzak, talde bakoitzak eta sail bakoitzak eskaintzen duen helburua, estrategia eta balioa argi edukitzeak guztiok norabide berean mugitzea erraztuko du.
+ Produktibitatea
Prozesuen eta eragiketen eraginkortasuna handitzea produktibitatea handitzeko.
+ Errendimendua
Pertsonek beren trebetasunak erabiltzeko aukera dutenean eta hori ahalbidetzen duen ingurune batean sentitzen direnean, beraien bertsiorik onena aterako dugu.
+ Koordinazioa
Beste sail batzuekin eta beste pertsona batzuekin nola lan egin jakiteak eta gure jarduera-eremutik haratago begiratzeak dena erraztuko du.
+ Talentua atxikitzea
Enpresako arduradun gisa identitate positiboa sustatzea, bertan lan egiten duten pertsonen gogobetetasuna eta motibazioa hobetzeko.
“Manahmanan ondo konektatzen dute pertsonekin, eta konexio ezin hobeak sortzen dituzte gauzak gerta daitezen. Esperientzia handia dutela nabarmenduko nuke, eta tresnak eta metodologiak egokiro erabiltzen dituztela. Hori guztia modu adiskidetsu eta lasaian egiten dute, eta horrek errazago egiten du baterako sorkuntzan aritzea eta ideiak sortzea. Balioetsi egiten dut testuinguru eta egoera bakoitzean ezin hobeto kokatzeko duten gaitasuna. Asko zaintzen dituzte xehetasunak, bai saioetan, bai parte hartzeko prozesu guztian. Gainera, balio-proposamen propioa, argia, bereizgarria eta oso identifikagarria dute. Estetika, tonua, kultura eta metodologia Manahmana taldea osatzen duten pertsonekin lotura handia duen marka propioa dira”.
Álex Uriarte Etxeberria │ AEDIPEko presidentea | Pertsona eta kultura zuzendaria IED Taldean
Barkatu, oraindik ez dizugu esan nor garen?
Aitor eta Maialen gara
Enpresei sormena, berrikuntza eta barne-komunikazioa sustatuko dituzten proiektuak garatzen laguntzeko asmoz sortu genuen Manahmana.
8 urte igarota eta zer egiten genuen sakon aztertu ondoren, ohartu ginen gure egitekoa ez zela negozioei beren helburuak lortzeko “formula” ematea, beren soluzioak aurkitzen laguntzea baizik:
Erabaki hobeak hartzeko.
Erakundearen barruan entzute aktiboa sustatzeko.
Barne-prozesuak eraldatzeko beren balioekin bat etorri arte.
Komunikazio-kanal eraginkorragoak diseinatzeko.
Kohesionatuta lan egitearen garrantzia ulertzeko.
Lan-ingurune fidagarria, komunikatzailea eta zintzoa sortzeko.


Eta orduan jakin genuen lan egiteko modu horri “fazilitazio” esaten zaiola.
Harrezkero, Fazilitatzaileen Nazioarteko Elkarteko (IAF) kide aktiboak gara, eta enpresei (eta beren taldeei) laguntzen diegu beren enpresa-helburuak lortzera norabide egokian eramango dituzten elementuak identifikatzen.
Baina ez gaude bakarrik honetan. Gure proiektuak luxuzko talde bat du, behar duzun horretan zuri laguntzeko prest dagoena.
Nahi al duzu gauza gehiago kontatzea?






























